XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landareak nola bildu eta lehortu

Landareak, sasoia heltzen denean bildu behar dira.

Baina ez da soilik landarearen sasoia kontuan hartu behar, baizik eta noiz agertzen edo desagertzen den berezitasun bat edota lurraren ezaugarriak.

Kasurik gehienetan, basa landareak joriagoak dira printzipio aktiboetan landuak izan direnak baino.

Beraz, funtsezkoa da landarea eta beronen une egokia ezagutzea aprobetxamendurik onena lortzeko.

Biltzeko aholku batzuk

- Ezagututako landareak bakarrik bildu.

- Kutsadura eta satsadura urrun dauden tokietan bildu, inoiz ez hiri handi edo konplexu industrialen inguruan, ezta nekazaritza extentsiboen inguruan, landak fumigatuak eta pestizidaz tratatuak izan direlarik.

- Kontaminaziotik urrun dauden tokietan bildu, inoiz ez hiri handien edo konplexu industrialen inguruan, ezta nekazaritza estentsiboen inguruan, landak fumigatuak eta pestizidaz tratatuak izan direlarik.

- Sustraiak neguan bildu.

Lehortzeko prozesua

Behin landareak bilduta, buruz beheiti zintzilikatu behar dira toki airetsuan. Eguzkiak eta aireak gainerakoa egingo dute. Leku egokirik ezean, beti lehortzen ahal dira labean, minimoan jarrita, nahiz eta modu horretan landareek beraien printzipio aktiboetarik batzuk galtzen dituzten. Etxean lehortutako landareak urte batez gorde daitezke. Aldi hori iraganez gero berriz bildu eta lehortu.

BOTIKAREN JATORRIA

Ezagututako lehen botikak X. mendean agertu ziren. Botikaria, sendagilea eta farmazilaria bezalako bat, herriko pertsonaia garrantzizkoa zen.

Eta mortairu, eltze, irazki, tutu, zintzurra ukitzeko pintzel, botila, filtru eta landareen zukua ateratzeko prentsen artean antolatzen ziren herriko tertuliak. Zinez, osasun eta kultura zentroak ziren.

Sendagintzako profesional haiek adituak ziren gaixotasunetan eta berauen sendabideetan.

Familia onekoek behar zuten izan, baita latina ezagutu, idazten ondo jakin eta bataio agiriaren bidez frogatu ohitura oneko kristauak zirela.

Eta, jakina, sendagaiak prestatzeko landareak jorratu.